Osasunaren Organizazio Mundialak krisi humanitarioei laguntzeko laguntza psikologikoko lehen gida atera du

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 17 agosto 2011 19:38

MADRIL 17 Ago. (EUROPA PRESS) -

Osasunaren Organizazio Mundialak, War Trauma Fundation eta World Vision Internationalekin batera, Humanitarismoaren Egun Mundialari begira, ostiral honetan ospatuko dena, abuztuaren 19an, lehen gida psikologikoa atera du krisi humanitarioagatik eraginda dauden hiritarrak artatzeko, lurrikarak, lehorteak edo eta gudaren bat bizitzen ari direnentzako, adibidez.

Gida hau, krisia artatzen duten langile humanitarioei dago zuzenduta, eta hondamendiak eragin dituenak psikologikoki artatzeko edo eta sozialki laguntzeko balio du. Honen helburua laguntza psikologikoa emateko gomendio sinple eta praktikoak ematea da, mota horretako gertaera bat jasan duen batek izan ahal dituen ondorioak ekiditeko.

24 agentzia internazional handik onartu dute, herrialde horiei nola lagundu erakusten du, beti ere horien duintasuna, kultura eta gaitasunak errespetatuz, langile humanitarioei estresarekin laguntzeko zer egin ere irakasten du. Dokumentuak nerabeak, minusbalituak diren pertsonak eta diskriminazio edo eta bortxa jasateko arriskuan dauden komunitateak babesteko dio batez ere.

Contenido patrocinado