BILBO 21 Sep. (EUROPA PRESS) -
Gaztetxoen aisialdirako begirale titulu ofiziala eskuratzeko
aukera eskainiko du Gernika-Lumoko Udaleko (Bizkaia) Gazteria Sailak, Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean. Ikastaro baten bitartez, 18 urtetik gorako herriko 30 gaztek lana topatzeko aukera izango dute, Alberto Azueta Gazteria Saileko arduradunak adierazi duen moduan.
"Udalak herriko gazteekiko erakusten duen konpromisoa eta beren bizi kalitatea hobetzeko ekimenak antolatu izana, eta zehazki lana topatzeko aukerak eman izana" nabarmendu ditu Azuetak.
Gazteria arloko zinegotziak azaldu duenez, ikastaroa 320 ordutan eskainiko da, horietatik 200 ordu teorikoak izango direlarik, eta beste 120 orduak Kultur Etxean emango diren praktiken bitartez. Emango diren gaien artean, Bilakaera-psikologia, Soziologia, Sexualitatea eta Taldeen Dinamika izango dira, besteak beste.
Urriaren erdialdean hasiko da aisialdiko begirale ikastaroa eta maiatzean amaituko da. Horregatik, Gazteria Sailak izena emateko epea eskainiko diren 20 plazak bete arte mantenduko du zabalik, inskripzio ordena errespetatuko delarik. Ikastaroaren prezioa 155 eurokoa izango da, eta %60a arte diru-laguntzekin ordaindu ahal izango da, ikastaroaren amaieran.
"Proiektu honetan parte hartzeko interesa dutenek izena eman edota informazio osogarria lor dezakete Foru Plazan dagoen Gazte Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 13:30ak arte goizez eta 15:00etatik 18:00ak arte arratsaldez", Alberto Azuetaren
esanetan. Hala ere telefonoz ere egin daitezke kontsultak, 94 627 02 15 zenbakira deituz.