Alhóndiga Bilbao-ko Jarduera Fisikorako Zentroa ekipamendu berriarekin ireki da

Nuevas bicicletas en el gimnasio de la Alhóndiga Bilbao.
Foto: EVA ZUBERO ZULUAGA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 9 septiembre 2014 17:46
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBAO, 9 Sep. (EUROPA PRESS) -

   Alhóndiga Bilbao-ko Jarduera Fisikorako Zentroa ekipamendu berriarekin ireki da entrenamendu kardiobaskularrerako dauden ehun makina azken sortzeko ekipamenduarekin ordezkatu eta 60 NXT spinning bizikleta berri jarri ondoren. Zintaren ordez kateaz lantzen dituzten bizikleta mota hauek dituen Estatuko lehen aretoa da.

   Alhóndiga Bilbao-k asteartean jakinarazi duenez, horrekin batera, 'spinning' aretoko klimatizazioa indartu da, peso askearen gunea lurzoru teknikoarekin estali da eta ingurune eta argi egokitze hobeari ekin zaio.

   Gimnasioak abuztuaren 13an ateak itxi zituen moldaketa sakona jasateko. Pasa den irailaren 1ean, igerilekuarekin batera, ireki egin zen udan beharrezko higiene-osasun egokitzapena egin ostean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren araudiarekin bat eginez.

   Espazio honetan familientzat prestatutako bi aldagelak handitu dira, "erabiltzen dituzten persona guztiak hartzeko, batez ere, puntako orduetan batzen diren pertsonentzat", Alhóndiga Bilbao-ren arabera, eta altzari berriak sartu dira.

   Bestalde, erabiltzaileek zentroan eskaintzen diren lehorreko eta uretako jarduerak  probatzeko aukera izango dute, irailaren 15etik 21era egingo den ate irekien astean.

   Egun horietan Jarduera Fisikorako Zentroak eskaintzen dituen 'Inbody', 'Xbody', 'Plataforma Bibrakor' eta 'Gravity' zerbitzu berriak ere probatu ahal izango dituzte. 'Gravity' makina osagarriak erabili barik entrenamendu bizia egiteko diseinatua dago, Alhóndiga-tik azaldu dutenez.

   Jarduera guztiak doakoak izango dira baina aurre-izena ematea beharrezkoa izango da. Antolatutako ikastaro zerrenda Alhóndiga Bilbao-ko web-orrian kontsulta daiteke (www.alhondigabilbao.com).

   Horretaz gain, Alhóndiga Bilbao-k 300 pertsona inguru pedalei eragitea lortuko du irailaren 28an atrioan ospatuko den 'spinning' maratoian. Hiru saio desberdin egongo dira eta bakoitzak 105 txirrindulari hartuko ditu.

HIRU MILIOI PERTSONA

   Espazioak ziurtatu duenez, hiru milioi lagunetik gora sartu dira Jarduera Fisikoko Zentroan orain dela lau urte ateak zabaldu zituenetik. 7.750 metro karratu baino gehiago ditu lau solairutan banaturik.

   Gimnasio moderno bat dauka, bi igerileku, jarduera anitzeko sei areto eta baita lau aldagela ere. Bestalde, 2.000 metro karratuko terraza handi bat dauka udan eguzkitan egoteko eta neguan beste ekitaldi batzuetarako erabili daitekena.

   Guztira, adin desberdinentzako 30 jarduera eskaintzen dira: 'spinning', 'fitpilates', 'GAP', aretoko dantzak, 'capoeira', erditze aurreko prestakuntza edo haurtxoentzako igeriketa, besteak beste.

   Instalazioak astelehenetik igandera 16 orduz irekita daude. Udazken-neguko ikastaroetan apuntatzeko epea joan den abuztuaren 25ean itxi zen eta Alhóndiga Bilbaok 26an notarioaren aurreko zozketa egin zuen matrikula eguna eta ordua ezartzeko. Irailaren 1an, bai kurtsoetarako, bai mailako frogetarako, behin betiko izena emateko epea hasi zen.

Contenido patrocinado