Andima Ibinagabeitiaren artxiboak jarri ditu Euskaltzaindiak bere webgunean

Andima Ibiñagabeitiaren familiak 2000. Urteko urrian eman zion artxiboa Euskaltzaindiari
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 31 mayo 2025 10:39

BILBO 31 May. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak Andima Ibinagabeitiaren artxiboak kontsultagarri jarri ditu bere webgunean. Haren artxiboak balio berezia du frankismo garaiko euskaltzaletasunaren testigantza gisa, Akademiak jakinarazi duenez.

Andima Ibinagabeitia (Elantxobe, Bizkaia, 1906 - Caracas, Venezuela, 1967) idazle, itzultzaile eta euskaltzain urgazlea izan zen. Espainiako gerra zibilaren ondorioz erbesteratu egin behar izan zuen eta atzerrian gauzatu ziren bere lan ia guztiak.

Ibiñagabeitiaren familiak 2000. urteko urrian eman zion artxiboa Euskaltzaindiari, Akademiaren egoitzan eginiko ekitaldian, Bilbon. 2006an, Euskaltzaindiak idazlea omendu zuen bere sorterrian, Elantxoben. Egun berean, Ibinagabeitiarekin batera omendu ziren Imanol Berriatua idazle eta euskaltzain urgazlea eta Gorgonio Renteria politikari eta idazlea.

Sei ataletan banatu da Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daitekeen funtsa: 'Gutuneria', jaso eta erantzundako gutunak; 'Kazetaritza', Euskadi Irratia, Alderdi, Euzko Gogoa, Irrintzi eta bestelako hedabideetarako landutako artikuluak; 'Itzulpengintza' idazle klasikoen lanen itzulpenak (Ovidio, Virgilio...); 'Jon Mirande' idazlearen lanak eta berarekiko gutuneria mamitsua; 'Editore lanak', editore lanetan hainbat egilek bidalitako lanak; 'Saski-Naskia' orotariko dokumentuak.

Contenido patrocinado