BILBO, 11 (EUROPA PRESS)
Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da, Gasteizen, 87 urte zituela. Arabako AEKren sortzaileetarikoa izan zen Ibisate, eta 2006ko maiatzaren 26an izendatu zuten euskaltzain urgazle, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.
Ibisate Gasteizen jaio zen, 1932ko urriaren 2an. Gizarte Zientzietan lizentziaduna zen (Unibertsitate Gregoriano Pontifikala). Apaiza zen, eta Gasteizko Elizbarrutiaren Seminarioko bibliotekari izatetik erretiroa hartuta zuen. Apaiz ministerioa egin zuen Uribarri jauregin eta Gereñun, Sabandon, Ibisaten eta Areatzan, eta Gasteizko Andre Maria Koroatzearen parrokian eta Mataukun.
Bere idazlenen artean daude 'Fórmula de juramento en euskera en Álava en el siglo XVI: el testamento de Fray Juan de Victoria '(1985), 'El euskera en Álava a fines del siglo XVIII: un artículo de Don José Miguel de Barandiaran de 1926: anotaciones actuales sobre el docuemnto publicado' (2001), '¿Ergoienak alavesas?: la Hergoiena salvaterrana, las Ergoienas de Salvatierra: nueva luz sobre un texto de P. Kardaberaz' (2008) eta 'El diccionario español-euskara de Landucci (1562) se confeccionó en Vitoria: una base documental recién descubierta' (2012).