Actualizado 29/07/2019 13:04 CET

ARTgia sorguneak lau proiektu aukeratu ditu bere bigarren beka deialdian

- ARTGIA

GASTEIZ, 29 (EUROPA PRESS)

Edurne Herran, Ane Gebara eta Piko Zulueta artisten eta Sara Rodriguezek eta Alazne Paiuetak osatutako kolektiboaren proiektuak aukeratu ditu Gasteizko ARTgia sorgune eta aretoak ARTgia da! bere bigarren beka deialdian. Hautaturiko bost artistak arabarrak dira, "gazteak batzuk eta ibilbide nabarmena duten beste batzuk", Irantzu Lekue ARTgiako arduradunak azaldu duenaren arabera.

ARTgia da! deialdiaren bidez, Arabako artista berri zein ibilbidea duten artisten lana sustatu nahi du ARTgia sorgune eta aretoak, eta abiatu duen ARTgia ildo estrategikoari erantzuten dio.

"ARTgia Arabako artistei erakusketa gunea irekitzearen aldeko apustua da, hitzetatik ekintzetara salto egiten duena. Hala, beren artelanak ARTgia aretoan erakutsi eta hedatzeko bitartekoak eskaintzen ditu eta, gainera, proiektu irabazleek 400 euroko diru laguntza jasoko dute", adierazi du Lekuek".

Beka deialdira aurkeztutako 22 proiektu eta obra aztertu dira, deialdiaren oinarrietan ezarritako balorazio irizpideen arabera. Aukeratutako proiektuei dagokionez, funts berdina partekatzen dituzten proposamenak direla nabarmendu du, eta deialditik aurrera eraman nahi diren oinarrizko baloreak partekatzen dituztela, hau da, kalitate eta berrikuntza artistikoa, konpromiso eta interes soziala, pentsamendu kritikoaren sustapena eta genero ikuspegia.

Horrela, Alazne Paiuetaren eta Sara Rodriguezen "Hilarria" proiektuak hilerri bat planteatzen du eskulturen etxe bezala, hormigoi eta loreen bidez sortuak, eskultura bertikalak santutasun ideiatik abiatuta. Ane Gebararen "4pArTE" egitasmoak lau ate proposatzen ditu, lau emakumeen parte hartzeekin, haien artean erlazionatutak.

Halaber, Edurne Herranen "Wecandoit" proiektuak irudi maskulinoak aurkeztu ditu Ikea eskuliburuetatik abiatuta, emakumeen presentzia gehitzeko, bere inguruko emakumeen adibideetatik. Azkenik, Piko Zuluetak aurkezturiko "Basoratu" egitasmoak argazkigintza garaikidea eta Shirin Yoku basotik paseatzean oinarritzen den praktika japoniarra lotzen ditu, naturarekin kontaktuan jartzeko gure zentzumenen bidez.