BAD Bilbao antzerki eta dantza jaialdiak 17 talderen emanaldiak eskainiko ditu

BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 27. Edizioa aurkeztu dute
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 6 octubre 2025 14:41

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 27. edizioa urriaren 16tik 26ra bitarte egingo da eta 17 taldearen emanaldiak eskainiko ditu La Fundicion, Harrobia, Bilborock eta Campos Antzokiko Kupula aretoetan eta San Frantziskoko udaltegian.

Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Alicia Otxandategi BAD Bilbao jaialdiko zuzendariak aurkeztu dute egitaraua astelehen honetan udaletxean egindako prentsa agerraldian.

Bada, azaldu dutenez, jaialdian izango diren talde guztien artetik bederatzi Euskal Herrikoak dira: Formol Laborategia, Nazario Díaz, Cielo Raso, Perpetûa Vastarda, Laura Penagos, Ibon Salvador, Carla Róisin & Baseline, Hika Teatroa eta Barritza Elkartea. "Horrela, jaialdiak berriz ere tokiko talentua ospatu eta babestearen aldeko apustu sendoa egin du", nabarmendu dute.

BAD jaialdiarn izango diren gainerako konpainiei dagokienez, sei Espainiako Estatukoak dira, eta beste biak Brice Noeser koreografo kanadarra eta Julián Pacomio artista portugaldarra dira.

Emanaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan egongo dira salgai urriaren 16ra arte, eta egun horretatik aurrera 10 euroan, jaialdiaren webgunean zein La Fundicion eta Campos Eliseos antzokien webguneetan eta leihatiletan. Gainera, ikuskizunaren egunean bertan ere erosi ahalko dira sarrerak lehiatilan 10 euroren truke.

Bestalde, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak 'La transición profesional en la danza' izeneko jardunaldi profesionala antolatuko du urriaren 24an, BAD Bilbao jaialdirekin lankidetzan, San Frantziskoko udaltegian, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:30era.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundutako doako jardunaldia da eta izena emateko epea urriaren 21era arte dago zabalik, info@addedantza.org helbide elektronikora mezua bidalita.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado