Bakailaoa eta Errioxako ardoa izango dira protagonista Gernika-Lumoko Azoka berezian, larunbat honetan

Hileko lehen larunbatero bezala, Azoka Berezia izango da Gernika-Lumon.
GERNIKA-LUMOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 1 agosto 2018 16:29

BILBO, 1 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Merkatu Plazak, hileko lehen larunbatero bezala, Azoka Berezia hartuko du abuztuaren 4an, 9.00etatik 14.30era honako honetan bakailaoari eta Errioxako ardoari eskainia.

Bertaratzen direnek bakailaoz egindako pintxoak eta Errioxako ardoa jan eta edan ahal izango dituzte.

Gainera, larunbatetako azoka guztietan bezala, eskualdeko baserritarrek askotariko fruta eta barazkiak eramango dituzte nahi duenak erosi ahal izateko. Artisauek ere beren lekua izango dute azokan (zestogileak, zeramika, eta abar). Horrez gain,pate edo eztia bezalako jakiak ere erosi ahal izango dira. Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, haurrentzako jolasak ere jarriko dituzte Merkatuko plazan.

Contenido patrocinado