DONOSTIA 30 May. (EUROPA PRESS) -
Euskadiko Orkestrak antolatzen duen Miramongo Matineeak ganberako musikako zikloaren denboraldi honetako azken kontzertua izango da larunbatean, maiatzaren 31n, eta Barrococo taldeak eskainiko du, 'Antzinakoa gogora ekarriz' izenburupean.
Antolakuntzak jakinareazi duenez, taldeko bederatzi musikarietako zortzi Euskadiko Orkestrako kideak dira: Anne-Marie Harmat (biolina), Itziar Prieto (biolina), Arkaitz Martinez (biola), Jon Larraz (biolontxeloa), Oscar Diago (oboea), Sara Zufiaurre (klarinetea), Anne Charlotte Lacroix (fagota) eta Marianne Tauzin (tronpa). Vincent Planes pianistak osatzen du taldea.
Bada, kontzertua hasteko, Barrococo taldeak Carl Maria Von Weber konpositore erromantiko alemanaren 'Andante & Rondo ongarese' interpretatuko du, eta, ondoren, Paul Juon jatorri errusiarreko egile suitzarraren 'Oktetoa'.
Emanaldia 11:00etan hasiko da, Euskadiko Orkestrarenb Miramongo egoitzan, eta sarrerak salgai daude 11 euroan www.euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal auditoriumeko leihatilan; orkestraren egoitzako leihatilan ere erosi ahal izango dira kontzertuaren egunean geratzen badira.