Basque Team Fundazioko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d'Ampezzoko Olinpiar Jokoetan

Alvaro Romero, Arrieta Rodriguez eta Lucas Egibar
BASQUE TEAM
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 20 enero 2026 15:41

BILBO 20 (EUROPA PRESS)

Basque Team Fundazioaren beka duten hiru kirolari lehiatuko dira otsailaren 6an hasiko diren Milan-Cortina d'Ampezzoko (Italia) Neguko Olinpiar Jokoetan, Espainiako Batzorde Olinpikoaren 20 kideko taldearen baitan: Lucas Egibar eta Alvaro Romero snowboardlariak eta Arrieta Rodriguez alpetar eskiatzailea.

Pekinen 2022an jokatu ziren azken Neguko Olinpiar Jokoekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) kirolari bat gehiago dago, duela lau urteko Thitzorduan Lucas Egibar snowboardlaria eta Imanol Rojo iraupen eskiatzailea lehiatu baitziren, Basque Team Fundaziotik jakinarazi dutenez.

Lucar Egibarrentzat laugarren jokoak izango dira Milan-Cortina d'Ampezzokoak, Sotxi 2014, Pyeongchang 2018 eta Pekin 2022ren ondoren, eta Errusian eta Txinan lortutako zazpigarren postuengatik bi diploma eskuratu eta gero. Rider donostiarra munduko txapeldun izan zen 2021ean, munduko txapeldunorde 2017an eta Kristalezko Globoaren irabazle 2015ean Munduko Kopako sailkapen nagusian gailenduta.

Alvaro Romerok eta Arrieta Rodriguezek, berriz, Italiako jokoetan debuta egingo dute maila absolutuko lehiaketa olinpiko batean. Snowboardlari donostiarrak brontzezko domina lortu zuen 2000. urtean Lausanan jokatutako Gazteriaren Jokoetan. 2021eko urtarrilean lortu zuen lehen garaipena maila absolutuko FIS lasterketa batean, eta Munduko Kopan egin zuen debuta, Reitalmeko (Austria) hitzorduan. 2023an bere lehen podiuma lortu zuen Munduko Kopan eta urrea bereganatu zuen Passo San Pellegrinon jokatutako junior mailako Munduko Txapelketan.

Arrieta Rodriguez eski alpinoko emakumeen erreferentea da estatu mailan. 23 urterekin aurrerapen handia izan du 2025-2026ko denboraldian, FIS proba askotan parte hartu baitu eta Europan garaipenak eskuratu baititu. Bestalde, 2023tik Europako Kopan lehiatzen da.

Ainhoa Ybarra Calgary (1988), Albertville (1992), Lillehamer (1994) eta Naganoko (1998) jokoetan lehiatu zenetik, lehen emakume euskalduna izango da Arrieta Rodriguez Neguko horrelako hitzordu batean. Donostiarra lehiatzeak, beraz, euskal emakume baten parte hartzea ekarriko du jokoetan, 28 urte geroago.

Lucas Egibar eta Alvaro Romero otsailaren 12an lehiatuko dira snowboardcrosseko sailkatze proban eta lasterketan Livignoko egoitzan, eta Arrieta Rodriguezek eski alpinoko eslalomean parte hartuko du otsailaren 18an Tofane Alpine Skiing Centre-n.

Contador

Contenido patrocinado