Berdintasun politiken kudeaketa eta emaitzak optimizatzeko sinergiak sortzeko bildu dira EAEko erakundeak

Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea bildu da
EMAKUNDE
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 8 octubre 2025 12:35

GASTEIZ, 8 (EUROPA PRESS)

Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea bildu da asteazken honetan Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako, hiru foru aldundietako eta udaletako ordezkarien partre hartzearekin, berdintasun politiken kudeaketa eta emaitzak optimizatzeko sinergiak sortzeko, Emakundetik jakinarazi dutenez.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria buru izan duen bileran, erakunde guztien arteko koordinazioa indartzeko pausoak eman dira, 2030erako Berdintasunerako Estrategiak ezartzen dituen erronkei aurre egiteko eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Lege berrituaren inplementazioan aurrera egiteko.

Erakundeek hurrengo kanpaina instituzionaletarako garatu beharreko elkarlana ere planteatu dute, hala nola Beldur Barik kanpainarako edota azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren kanpainarako.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado