Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du asteazken honetan The Lumineers taldearen kontzerturako

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 30 abril 2025 9:20

BILBO 30 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobusen E7 lotura linea jarriko du martxan asteazken honetan, apirilaren 30ean, The Lumineers taldeak Bilbao Arena pabiloian eskainiko duen kontzertua dela eta.

Horrela, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, E7 lineako autobusak hamar minutuan behin aterako dira Plaza Biribiletik Bilbao Arenara kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 19:00etatik, eta maiztasun bera izango dute kontrako noranzkoan ekitaldia amaitzean.

Era berean, Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren eta tranbia geralekuak daude hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta, eta taxi geraleku bat dago Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado