AYUNTAMIENTO DE BILBAO - Archivo
BILBO 2 May. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak Bilbobusen E7 lotura linea jarriko du martxan larunbatean, maiatzaren 3an, Cano kantari espainiarrak Bilbao Arena pabiloian eskainiko duen kontzertua dela eta.
Horrela, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, autobusak hamar minutuan behin abiatuko dira Plaza Biribiletik Bilbao Arenara kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 20:00etatik, bai eta kontrako noranzkoan ere ekitaldia amaitu ondoren.
Era berean, kontzertuaren ondorengo minutuetan, G5 autobus lineak ibilbidea aldatuko du erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, eta, horretarako, Askatasuna/Parkean beste geraldi bat egingo du Zabalburu/Hurtado Amezaga norabidean.
Gainera, Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren eta tranbia geralekuak daude hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin, eta taxi geraleku bat jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.