Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean Surne Bilbao Basket-Bartzelona partida dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 29 mayo 2025 13:27

BILBO 29 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobusen E7 lotura linea jarriko du martxan ostiralean, maiatzaren 30ean, Surne Bilbao Basketek eta Bartzelonak Bilkbao Arena pabiloian jokatuko duten partida dela eta.

Zehazki, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, autobusak hamar minutuan behin aterako dira Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara partida hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 17:30etik, bai eta neurketa amaituta ere kontrako noranzkoan.

Gainera, partida bukatu ondoren, G5 lineak ibilbidea aldatuko du beste geraleku bat izateko Askatasuna etorbidea/Parkean, Zabalburu/Hurtado Amezaga norabidean.

Era berean, Bilbao Arenatik 500 metroan metro, tren eta tranbia geralekuak daude Bilboko auzo guztietara eta inguruko herrietara zuzenean joateko, eta taxi geraleku bat jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado