BILBO 25 Ago. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Aste Nagusiak Maluren kontzertua Abandoibarran eta Travellin' Brothers-ena Plaza Berrian (biak 23.00tan) eta Dani Martin eta El Menton de Forgartiren kontzertuak eskainiko ditu ostiralean (24.00etan), Aste Nagusiko egun handian, azken hauek Botika Zaharrean joko dute.
Jardunaldia goizeko bederatzietan irekiko da Areatzan ospatuko den bakailaoa pil pil erara lehiaketarako izen ematearekin, horren sariak leku berean emango dira 14.30tan, Festen zinegotzia den Itziar Urtasunen presentziarekin.
Goizeko hamaiketan eta arratsaldeko zortziak arte, txikienek haurrentzako ekintza eta Ripako moilako Txikiguneaz gozatu ahal izango dute, beste egunetan bezala.
Hamabietan, Festen zinegotziak Bilbainaden XXIII. Lehiaketaren sarien banaketa egingo du Pergolan. Kale antzerkia 13.30etan hasiko da Arriaga Plazan Londreseko 'Un cuarteto de cuerda diferente' izeneko antzezlanarekin, 21.15etan beste antzezpen bat egingo dute leku berean.
Musika klasikoaren maitaleek gozatzeko aukera izango dute 20.30tan Gizakundeko elizan Tolosako Hodeiertz eta EHUko koroen eskutik egongo den emanaldian.
Gaueko hamar eta erdietan, Suediako pirotekniaren ikuskizun piroteknikoaz gozatzeko aukera egongo da, lehiaketaren programaren barruan sartzen dena.