BILBO 19 (EUROPA PRESS)
Bilboko Udalak martxoaren 6tik 8ra bitarte antolatu duen Musika-Música jaialdiaren 25. ediziorako sarreren salmentak irekita darrai. Denera 69 kontzertu izango dira, ia guztiak Euskalduna Bilbao Jauregian, irekiera ekitaldia besterik ez baita egingo Arriaga Antzokian.
Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, sarrerak eskuragarri daude jaialdiaren webgune ofizialean (https://musika-musica.bilbao.eus/), Euskalduna Bilbao Jauregiko leihatilan eta webgunean (www.euskalduna.eus), eta irekiera kontzerturakoak Arriaga Antzokiko webgunean (www.teatroarriaga.eus).
Taldeentzako salmenta, hau da, gutxienez 50 sarrerako erosketa, 94 403 51 80 telefono zenbakiaren eta groups.euskalduna@gmail.com helbide elektronikoaren bidez kudeatzen da. Sarreren prezioak 4 eta 15 euro artean daude.