Bilboko Ramon y Cajal etorbidea itxiko da ibilgailuentzat astearte honetan lan batzuk egiteko

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 16 julio 2024 9:17

BILBO 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak jakinarazi du ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dela Ramon y Cajal etorbidea astearte honetan, uztailaren 16an, 20 zenbakiaren eta San Pio X. plazaren artean, lan batzuk egin ahgal izateko.

Zehazkiago, dorre-garabi bat jartzeko okupatuko da esparru publikoa, 08:00etatik 18:00etara bitarte, gutxi gorabehera, eta ibilgailuek Madariaga etorbidetik egin beharko dute ordezko bidea.

Contenido patrocinado