Bilboko Txinatar Institutuak ekintzak antolatu ditu datorren larunbaterako, Urte Berri Txinatarra ospatzeko

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 17 febrero 2015 17:25

BILBO 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Txinatar Institutuak ongietorria eman nahi dio Urte Berri Txinatarrari kultura txinatarra bilbotarrei hurbilduz, eta, horrela, datorren larunbaterako, otsailaren 21erako, zenbait ekintza antolatu ditu. Hasteko, bere egoitzako ateak irekiko ditu helduentzako doako txinatar kaligrafia tailerrak eskaintzeko, Institutuko arduradunek jakinarazi dutenez.

Tailerrak Institutuan bertan emango dira, 12:00etatik 14:00etara, eta ordu erdiko iraupena izango dute. Parte hartzaileek txinatar karaktereak pintzelarekin margotzen ikasi ahal izango dute. Arte diziplina hori duela bi mila urte baino gehiago praktikatzen da eta oso aintzatetsia da Txinan. Trazu pintzelkadak nola egin irakatsiko zaie bertaratutakoei eta kaligrafiaren funtsezko teknikak praktikatzeko aukera izango dute. Horretarako papera, tinta eta pintzela emango zaizkie.

Tailerrek plaza mugatuak dituzte eta parte hartu ahal izateko aurretik izena eman beharko da info@institutochinodebilbao.com helbide elektronikoan edo, 16:00etatik 20:00etara, 944 25 51 31 telefonora deituz.

Urte Berri Txinatarra -Ahuntzaren Urtea- kalean ere ospatuko da, Institutuaren kanpoaldean zehazki. Bertan, haurrentzako herensugearen desfilea egingo da eta Urte Berri Txinatarreko abestiak abestuko dira.

Contenido patrocinado