Bilboko Udalak 162.000 euro inbertituko ditu Artazuriña kaleko argiak berritzeko

Bilboko Udalak 162.000 euro inbertituko ditu Artazuriña kalek argiak berritzeko
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 23 junio 2025 14:10

BILBO 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak argiteria publikoa eta energia eraginkortasuna berritzeko obrak hasiko ditu aste honetan Artazuriña kaleko 2 eta 6 zenbakien artean, 162.767,05 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne) eta 12 asteko egikaritze epearekin.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur egun, bizitegi motako 20 luminaria daude esku hartuko den gunean, 140 w-eko potentziakoak, eta kendu eta led motako beste horrenbeste instalatuko dira.

Luminaria berriek telekudeaketako nodoak izango dituzte lekuan bertan, energia eraginkortasuna handitzeko. Nodo horiek telekudeaketako buru baten instalazioari esker kontrolatuko dira; buru hori argiteriaren aginte zentroan kokatuko da eta haren mende egongo dira.

Gainera, 20 zutabeen ordez lau metroko altuerako unitate zilindriko berriak jarriko dira, argiteria lerroak berrituko eta fusible kaxa berriak instalatuko dira.

Contenido patrocinado