Bilboko Udalak gurasoentzako saioak antolatu ditu beren umetxoekin duten lotura sustatzeko

Haurtxo bat amarekin
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 2 mayo 2025 12:50

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak gurasoentzako berariaz eskainitako saioak antolatu ditu beren haurtxoekin duten lotura sendotzeko, eta hazkunza gune bat prestatuko du haurdunaldirako eta umetxoaren lehen hilabeteetarako, aitatasun eta amatasunaren hastapenetan atxikimendu segurua eta lotura afektiboa errazteko eta umetxoaren hazkuntzaz gozatzeko.

Parte hartze bidezko aurrekontuetatik datorren ekimena da, eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak sustatzen duen familiaren osasuna eta ongizatea prebenitzeko programaren barruan sartzen da.

Alvaro Perez Osasun eta Kontsumoko zinegotziaren hitzetan, "programa honen helburua da gurasoek seme-alabekiko harremanaren hasieratik gaitasun egokiak gara ditzaten sustatzea, alde bien arteko lotura emozionalak indartzeko".

Bada, hazkuntza espazio horretan landuko dira amaren zaintza emozionala, guraso-ekipoa eraikitzea, gurasoen laguntza sarea identifikatzea, hazkuntzari eta atxikimendu seguruari buruzko lehen jarraibideak, eta gurasoen gaitasunak sustatzea umearen osasuna eta ongizate fisiko eta emozionala bermatzeko.

Prestakuntzak bizitza ondo hasteko funtsezko arloak jorratuko ditu, esaterako, atxikimendua, elikadura, lehen laguntzak, loa eta atsedena edo garapen psikomotorra eta jolasa.

Saioak Esperantza haurgunean egingo dira. Taldeko zazpi saio izango dira uda baino lehen, maiatzaren 12an hasita, eta beste zazpi udaren ostean.

Contenido patrocinado