BILBO 26 Feb. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak Iturriza kalea itxiko du Hurtado de Amezaga eta San Frantzisko kaleen artean ostiralean eta astelehenean, otsailaren 28an eta martxoaren 3an, lan batzuk egin ahal iozateko.
Zehazkiago, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, zoladura konpontzeko okupatuko da esparru publikoa bi egunotan, 09:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera.
Ibilgailuek Bertendona kalea, Urkixo zumarkalea eta Concha Jenerala kalea hartu beharko dituzte orddezko bidea egiteko. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aldez aurretik eta langileek bideratuko dituzte ibilgailuak eta oinezkoak.