BILBO 1 Ago. (EUROPA PRESS) -
Abuztuaren 4ko 22.00etatik 5eko 66.00etara arte iraungo du ur hornidura hobetzeko egingo den obraren ondorioz emango den ur zerbitzuen etenaldiak, eta Bilboko lehen barrutiari eragingo dio.
Duela gutxi, Miramarreko ur-biltegia osorik berritu dute, baita balbula-aretoa ere, ur-biltegiak eraberritzeko planaren barruan baitzegoen Miramarrekoa ere. Orain, By-passa lotu eta abian jartzeko ari dira lanean.
Horri esker, ur-biltegiaren barruan garbiketa lanak egin ahal izango dira, eta beraz, Arangoiti, Deustu, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta auzoek ez dute eragozpenik jasango.
Nahiz eta 46.000 auzokideri eragingo dien, egingo den ur-eten hau beharrezkoa da aurretiaz aipatutako auzoetara iristen den uraren kalitatea hobetzeko.