Bilboko Zazpikaleetako J. Etxebarria 'Kamaroi' kantoiko irudia lehengoratzeko lanak amaitu dituzte

Bilboko Zazpikaleetako J. Etxebarria 'Kamaroi' kantoiko irudia lehengoratuta
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 29 septiembre 2025 14:08

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak Zazpikaleetako J. Etxebarria 'Kamaroi' kantoiko irudi bandalizatua lehengoratzeko lanak bukatu ditu. Irudiaren egilea Juan Zarate da, eta lanak azken hiru asteetan egin dira, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.

Lehengoratzen hasi aurretik, irudiaren egoera zaharberritze tekniketako adituen talde batek ebaluatu zuen, eta udal teknikariek eta arduradunek gainbegiratu zuten. Guztiek batera, obran esku hartzeko aukerak zehaztu zituzten. Horrela, behin tratamenduko alternatibak zeintzuk diren jakinda, eta horma irudiaren balio eta interes artistikoa kontuan hartuta, Bilboko Udalak hura berreskuratzea erabaki zuen.

Bada, ezaugarri horiek dituzten beste lan batzuetan bezala, esku hartze txikienaren irizpidea bete da, hau da, zaharberritzaileek grafitiak garbitu dituzte -eremu batzuetan pinturaren jatorrizko kolorea erabat ezkutatu baitute-, ahal den neurrian, gainazalean jatorrizko pintura azaleratu dadin berriro.

Horrez gain, batez ere goiko eskuineko izkinan dauden zartatuak konpondu dira eta, azkenik, grafitien aurkako berniza aplikatuko da babes modura, irudia etorkizunean kontserbatzeko.

Contenido patrocinado