Guggenheim museoak, Bilboren eraldaketa islatzeko argazki saila itsasadarraren ertzan

Guggenheim museoa eta Bilboko itsasadarra
Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 30 junio 2017 14:16

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak tamaina handiko argazki panelez osatutako sail bat aurkeztuko du datorren astelehenean, uztailaren 3an. Argazki horietan XIX. mende bukaeratik gaur egun arte Bilboko paisaiak itsasadarraren inguruan izan dituen aldaketarik garrantzitsuenak agertuko dira.

Argazkiak Abandoibarra pasealekuan egongo dira ikusgai, Guggenheim Bilbao Museoaren bi aldeetan, eta pinakotekaren 20. urteurrenaren ospakizunen barruan dago, museoaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Argazki saila Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak aurkeztuko du, datorren astelehenean, uztailaren 3an, goizeko 10:30ean.

Contenido patrocinado