BILBO 2 May. (EUROPA PRESS) -
Bizkaiko Foru Aldundiak 'Basterretxea 3 taupadatan' programa bereziari ekingio dio ostiraletik, maiatzaren 3tik, Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014) jaiotzaren mendeurrena ospatzeko da (maiatzaren 6an beteko dira 100 urte jaio zenetik).
Basterretxea XX. mendeko euskal artista nabarmenen artean dagoela eta eraginik handiena izan zutenetako bat izan zela nabarmendu du ostegun honetan Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Aldundiko bozeramaileak.
Bada, Bermeion jaiotako artistak utzitako obraren omenez, bere alderdi gizatiar eta artistikoena ikertzen duten hiru jarduera edo "taupadak" osatuko dute 'Basterretxea 3 taupadatan' programa.
Batetik, 'Basterretxearen haurtzaroko Bermeo' argazki erakusketa izango da Bermeoko Arrantzaleen Museoan ostiraletik maiatzaren 31ra; bertan, Basterretxearen haurtzaroan eta gaztaroan Bermeo nolakoa zen ikusi ahal izango da. Erakusketaren 15 irudiek Basterretxea Bermeon bizi izan zen aldiaren ikuspegi intimoa erakusten dute (1924tik 1937an erbesteratu arte).
Bigarrenik, irailaren 12an 'Basterretxea erbestean' hitzaldia izango da Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, erbestealdiak Basterretxearen bizitzan eta obran izan zuen eraginari buruz, erbesteratutako beste artista batzuekin alderatuta, esaterako, Arturo Acebal Idigorasekin. Hitzaldiak aztertu nahi du nola eragin zuen erbesteak Basterretxearen ondorengo ekoizpen artistikoan.
Azkenik, irailaren 28an, 'Basterretxea, ARTE-GIZONA' ibilbide gidatua egingo da Omako basoan zehar (Kortezubi), Agustin Ibarrola artistaren obran zehar. Bisita horretan, Basterretxearen ibilbidean garrantzitsuak izan diren eragin artistikoak aztertuko dira, besteak beste, 57 taldearekin izan zuen harremana, GAUR mugimenduan parte hartzea eta Malevich eta beste artista batzuen eragina.
Arrizabalagak azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak programa diseinatu du artista gertutik eta modu berezian eazgutzeko, "ia-ia modu intimoan", bere jaiotzaren mendeurrena dela eta.