BILBO 20 Dic. (EUROPA PRESS) -
BBK-k eta Oskorrik jada tradizio bilakatu den Santo Tomasateko kontzertua antolatu dute azokako programaren baitan. 18 herri-kanta prestatu dira, instrumentu guztientzako eginiko partitura errez baina landuetan, konponketa errazak baina duinak. Partiturak zentro guztietara bidali dira eta Oskorrik Bizkaiko banda, fanfarrek, koruek eta musika eskolen laguntza izango du saioan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, publiko orokorrak, parte hartzeko festa denez, kantatu egin beharko du, eta kontzertuaren egunean pantaila bat jarriko da bertan testuak irakurri ahal izateko.
Kontzertua, Bilboko Kale Nagusian dagoen BBK Areto berrian izango da, abenduaren 21ean, astearteaz, arratsaldeko 19:00etan hasita.