Borobil antzerki taldeak "Ali Baba eta 40 lapurrak" taularatuko du igandean Gernikako (Bizkaia) Lizeo Antzokian

Europa Press País Vasco
Actualizado: sábado, 1 diciembre 2012 13:37

BILBO 1 Dic. (EUROPA PRESS) -

Borobil Teatro antzerki talde nafarrak "Ali Baba eta 40 lapurrak" haurrentzako antzezlana darama igande honetan, abenduaren 2an, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokira. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, areto gernikarraren arduradunek jakinarazi dutenez.

Ali Baba eta 40 lapurren ipuin tradizionalean oinarrituta, Borobil talde nafarrak egokitzapen "bizi eta soila" lortu du "Ali Baba eta 40 lapurrak" antzezlanean, haurren gozamenerako. Argiztapen, musika eta koreografia bikainez lagundurik, hiru aktore protagonistek Ali Babaren istorioa kontatzen dute.

Hain zuzen ere, Ali Baba egurketari persiarra da, eta altxor handia aurkitu du haitzulo baten barruan. Baina altxorra 40 lapurrez osaturiko talde batena da, eta ez dute Ali Babaren anaia Kassimen aberastasun-gosea barkatuko, urrez betetako zakuak eramaten ari dela jakiten dutenean.

Lapurren haserretik ihes egiteko eta, bide batez, bere familia eta lagunak babesteko, Ali Babak abentura itzelak biziko ditu, eta horiek guztia ikusi ahal izango dira Lizeo Antzokiaren eszenatokian, 50 minutuko iraupena duen antzezlanean.

Contenido patrocinado