DONOSTIA 31 Ene. (EUROPA PRESS) -
Pertsona bat zauritu da ostiral honetan N-1 errepidean, Villabonan (Gipuzkoa) parean hiru ibilgailuren artean izandako istripu baten ondorioz, eta bospasei kilometroko auto pilaketak sortzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 07:40 aldera izan da, bi autok eta kamioi batek N-1 errepidean talka egin dutenean, Villabona parean, Madrilerako noranzkoan, eta eskuineko erreia itxi behar izan dute.
Anbulantzia bat bertaratu da pertsona bat artatzeko, eta garabiak lanean ari dira ibilgailuak bidetik kentzeko. Auto ilarak bospasei kilometrokoak dira, eta N-1ean zein Andoaingo A-15aren eta N-1en arteko lotunean dute eragina.