"Dantza" filma Ipar Euskal Herrian estreinatuko da asteazkenean

- TXINTXUA FILMS - Archivo

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 3 septiembre 2019 13:57

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Telmo Esnal zinemagileak zuzenduriko "Dantza" filma Ipar Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatuko da asteazkenean, irailaren 4an, Frantziako euskal zinemaren hedapenean espezializatuta dagoen Gabarra Films banatzailearen eskutik eta Euskal Kultur Erakundearen lankidetzarekin. Gainera, Frantziako hiri handietara ere helduko da filma, Paris, Tolosa, Bordele eta Montpellierrera, alegia, Txintxua Films ekoiztetxeak jakinarazi duenez.

Hain zuzen, filmak 15 zinema areto ditu baieztatuta, eta horietako 10 dira Ipar Euskal Herrian. Zuzendaria eta filman parte hartu duten hainbat kolaboratzaile egongo dira filmaren aurkezpen eta solasaldietan, zehazki, Urruña, Baiona, Donapaleu, Hendaia, Hazparne, Kanbo eta Donibane Garazin.

Azken asteetan aurretiko hainbat estreinaldi egin dira Baiona, Miarritze, Donibane Lohizune eta Maulen, filmeko sortzaileak bertan izanik. "Oso harrera ona" izan du filmak, eta aretoak ikuslez beteta ikusi dira.

Modu honetan, Telmo Esnalen filmak bere nazioarteko ibilbidea egiten jarraitzen du. Udan zehar, Shanghaiko zinemaldian, Alemaniako Festival des Deutschen Films jaialdian, Kanadako Vancouver Latin-american zinemaldian eta Argentinako Tandil hirian dagoen Inca-Unicen espazioan ikusi ahal izan da.

Contenido patrocinado