Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea ireki dute

Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea ireki dute
DONOSTIAKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 17 mayo 2022 18:50

DONOSTIA 17 May. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak 2022-2023ko ikasturterako izena emateko epea ireki du, maiatzaren 31ra bitarte, musika edo dantza ikasi nahi duten pertsona guztientzat, bere web orriaren bidez: https://www.donostia.eus/ataria/web/musika-eskola/

Bere arduradunek jakinarazi dutenez, Musika eta Dantza Eskolak hezkuntza eskaintza zabal eta anitza du, adin guztietako pertsonentzako aukerekin. Egun, eskolan 2.481 ikasle daude matrikulatuta 29 instrumentu, hiru dantza espezialite eta 80 irakasgaitan antolatzen diren 294 talde eta banaka zein taldekako instrumentu eskoletan.

Eskolaren jarduna ez da ikasgelara mugatzen, kontzertuak, emanaldiak eta eskolaz kanpoko beste jarduera batzuk antolatzen baitira hiria. Horregatik, aurten, 'Ausartu!' lelopean herritar guztiei deialdia egin die eskolak, "musika eta dantza gizarteratzeko eta osasun fisikoa, emozionala eta kognitiboa hobetzeko tresna apartak" direla azpimarratuz.

"Norberak edo inguruneak ezarritako mugak gainditu, adin, gaitasun, ezagutza maila edo generoarekiko egokitasunagatik izan daitezkeen aurreiritziak alde batera utzi eta bakoitzaren nahi eta beharretara egokitzen den irakasgaia aukeratuta, musika eta dantzarekin gozatzeko aukera bikaina zabaltzen da", nabarmendu dute.

Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolaren hezkuntza eskaintza osoaren kontsulta eta izen-ematea eskolaren web orrian egin daiteke, maiatzaren 31ra bitarte: https://www.donostia.eus/ataria/web/musika-eskola/

Egoera ekonomikoa musika edo dantza ikasteko eragozpena izan ez dadin, eskolak gizarte intereseko prezioak ditu. Maila desberdinetan, honako talde hauek dute eskubidea gizarte intereseko prezioetarako: DSBE edo Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen dutenek, familia ugariek, zehaztutakoa baino diru sarrera txikiagoa duten familia unitateek, guraso bakarreko familiek eta familia bereko hainbat pertsona matrikulatuta dituzten familia unitateek.

Contenido patrocinado