DONOSTIA 30 Jul. (EUROPA PRESS) -
Donostiako Udalak eta Haurreskolak Patzuergoak bien arteko lankidetza-ildoak finkatuko dituen hitzarmena sinatuko dute datorren astelehenean, Donostian datozen urteetan Haur Hezkuntzako (0-2 urte) plaza berriak sortzeko prozesuan.
Protokoloa Donostiako udaletxeko harrera aretoan izenpetuko da, 12:30etan, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaak, Haurreskolak Patzuergoko presidente gisa, eta Donostiako alkate Odon Elorzak sinatuko dute.