Donostiako Udalak Morlans eta Erriberetako hiru lursail lagako dizkio Jaurlaritzari, 240 zuzkidura etxebizitza egiteko

Eneko Goia
DONOSTIAKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 10 diciembre 2024 16:39

DONOSTIA 10 Dic. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak astearte honetan onartu du Morlans eta Erriberetako hiru lursailen jabari osoaren titulartasuna Jaurlaritzari eskualdatzea, zuzeneko lagapenaren bidez, 240 zuzkidura etxebizitza berri sustatzeko hitzarmena betetzeko.

Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, "izapide honi esker, hiriko zuzkidura etxebizitzen parkea handitzeko bidean aurrera egin ahal izango dugu, zailtasun gehiago dituzten kolektiboei zuzendutako etxebizitza eskuratzeko eskaintza handituz".

Jaurlaritzari lagako zaizkion lursailak Loiolako Erriberako g.0007 eta Morlans Beherako G-1 -g.000/AM.09.1 eta G-4 g.000/AM.09.4 dira, eta horietan 240 zuzkidura etxebizitza berri eraikiko dira.

Lursail bakoitzaren eskritura publikoak formalizatuz gauzatuko da lagapena, Jaurlaritzak zuzkidura etxebizitzetara bideratzea ahalbidetzen duten plangintza xehatuko dokumentuak izapidetu eta behin betiko onapena lortzen duen heinean.

Contenido patrocinado