Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo da larunbatean

Archivo - Donostiatruk azoka
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 18 julio 2025 10:16

DONOSTIA 18 Jul. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak antolatzen duen Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo da Tabakalera zentroan larunbatean, uztailaren 19an, 10:00etatik 14:00etara.

Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, herritarrei objektu erabiliak berrerabiltzeko aukerak ematea, berrerabilpenaren eta hondakin sorreraren prebentzioaren filosofia eta jarduera sustatzea eta bigarren eskuko azokei ospea ematea dira ekimenaren helburuak.

Azokan parte hartu ahal izateko informazio guztia https://www.donostia.eus/info/udalinfo/Tramites.nsf/vTramite... estekan dago.

Gainera, bigarren eskuko objektuak saltzeko salmahairik jarri nahi ez dutenek azkoaren sareko bertsioa erabil dezakete: https://www.donostia.eus/app/info/ciudadano/DonostiTrukOnlin...

Contenido patrocinado