EAEko esportazioak %5,9 gutxitu dira otsailean

Archivo - Edukiontziak Bilboko Portuan.
BILBOKO PORTUA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 21 abril 2026 13:34

BILBO 21 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ondasunen esportazioak %5,9 jaitsi ziren joan den otsailean, urte arteko terminoetan. Orotara, 2.528,0 milioi euroko esportazioak izan ziren, 2025ko hilabete berean 2.686,0 milioi euro izan ziren bitartean.

Hain zuzen ere, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera, produktu energetikoen esportazioek %45,2 egin dute behera otsailean EAEn, eta produktu ez-energetikoenek %4,1.

Era berean, merkataritza saldoa positiboa izan zen otsailean, 296,2 milioi euro ingurukoa, eta estaldura tasa %113,3koa izan zen. Alemania (392,0 milioi euro), Frantzia (390,1 milioi euro) eta Erresuma Batua (167,1 milioi euro) daude otsaileko esportazio rankingaren buruan.

Lurralde hstorikoei dagokienez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioak behera egin zuten joan den otsailean, %9,1, %6,5 eta %1,8, hurrenez hurren.

Bestalde, EAEko ondasunen inportazioen urte arteko tasa %4,2 jaitsi zen joan den otsailean, produktu energetikoen inportazioek bultzatuta (-%21,2), produktu ez-energetikoenak %1,5 handitu baitziren.

Lurralde hostorikoka, Arabako eta Gipuzkoako inportazioek %11,7 eta %1,1 egin zuten gora otsailean, hurrenez hurren, eta Bizkaikoek, aldiz, %12,8.

Inportazioak hurrengo herrialde hauetatik etorri ziren nagusiki joan den otsailean: Alemaniatik (390,4 milioi euro), Ameriketako Estatu Batuetatik (181,6 milioi euro) eta Frantziatik (173,7 milioi euro).

Contador

Contenido patrocinado