BILBO 23 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetako sarrerak %0,1 gehitu eta ostatu gauak %0,1 gutxitu dira urtarrilean 2025eko hilberaren aldean, 207.692 eta 391.162 zenbatetsi ondoren, hurrenez hurren. Urtarrileko sarreren %35,4 eta ostatu gauen %38 jatorri atzerritarreko bisitarienak izan dira, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Lurralde historikoka, Araban 29.839 sarrera eta 65.600 ostatu gau erregistratu dira, aurreko urteko urtarrilean baino %1,6 eta %2,6 gutxiago; Bizkaian, sarrerak %7,2 eta ostatu gauak %8,5 igo dira, 96.200 eta 177.978 izan ondoren, hurrenez hurren; Gipuzkoan, 81.653 sarrera (%6,6 gutxiago) eta 147.584 ostatu gau (%7,8 gutxiago) izan dira.
Hiriburuetako datuei begiratuta, sarreren kopuruak behera egin du Gasteizen (-%2,1) eta Donostian (-%9,5), eta gora Bilbon (%7,9); ostatu gauei dagokienez, %4,8 murriztu dira Gasteizen eta %9,4 Donostian, eta %8,0 gehitu Bilbon.
Bestalde, urtarrileko batez besteko egonaldia 1,88 egunekoa izan da EAE osoko hotel establezimenduetan, hau da, 2025eko hil berean erregistratutakoaren oso antzekoa (1,89 egun).
Okupazio maila %37,2koa izan da urtarrilean EAEn plazen arabera neurtuta, eta %45,9koa logelen arabera neurtuta; 2025eko urtarrilarekin alderatuta, plazen araberako okupazioak %2,3 puntu egin du behera, eta logelen araberakoak %2,7 puntu.
Era berean, errentagarritasuna ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, 78,4 eurokoa izan da EAEn urtarrilean, 2025eko hil berean baino %4,0 gehiago. ADR 83,1 eurokoa izan da Gipuzkoan, 78,3 eurokoa Bizkaian eta 69,1 eurokoa Araban, eta hiriburuen artean aldeak antzekoak izan dira, ADR 91,4 euroan kokatu baita Donostian, 82,0 euroan Bilbon eta 65,6 euroan Gasteizen.
Azkenik, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru sarrerak 36,0 eurokoak izan dira urtarrilean EAEko hotel establezienduetan, hau da, joan den urteko hilabete berean baino %1,8 gutxiago.