EAEko hoteletako sarrerak eta ostatu gauak %4,9na gehitu dira urrian

Archivo - Hotela Bilbon
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 20 noviembre 2026 10:35

BILBO 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetako sarrerak eta ostatu gauak %4,9na gehitu dira urrian iazko hilabete berarekin alderatuta, 380.134 sarrera eta 751.881 ostatu gau izan ondoren. Hileko sarreren %49,9 eta ostatu gauen %52,5 atzerritarrenak izan dira, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Lurralde historikoka, Araban, 47.416 sarrera eta 98.511 ostatu gau erregistratu dira, hau da, 2025eko urrian baino %3,4 gehiago eta %1,7 gutxiago, hurrenez hurren; Bizkaian, sarrerak %5,3 igo dira, eta ostatu gauak %4,9, 177.694 sarrera eta 338.020 ostatu gau izan ondoren; Gipuzkoan 155.024 sarrera izan dira, iaz baino %4,8 gehiago, eta ostatu gauak, 315.350, joan den urtean baino %7,1 gehiago.

Hiriburuei erreparatuta, sarreren bolumenak %0,1 egin du behera Donostian eta %2,1 Bilbon, eta Gasteizen ez da aldakuntza adierazgarririk izan. Ostatu gauak, bestalde, urte arteko terminoetan, %3,6 igo dira Donostian, eta %6,7 eta %2,2 egin dute behera Gasteizen eta Bilbon, hurrenez hurren.

Bestalde, batez besteko egonaldia 1,98 egunekoa izan da urrian EAEko hotel establezimenduetan, hau da, joan den urteko hilabete berean zenbatetsitakoaren berdina.

Okupazio maila %61,0ekoa izan da plazen arabera neurtuta eta %75,9koa gelen arabera neurtuta; 2025eko urriarekin alderatuta, okupazioa %1 puntu txikiagoa izan da plazen arabera neurtuta, eta %0,7 puntu txikiagoa gelen arabera neurtuta.

Errentagarritasuna, ADRaren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, 133,5 eurokoa izan da urrian, eta horrek esanahi du %7,2 igo dela aurreko urteko urriaren aldean. ADRa 147,6 eurokoa izan da Gipuzkoan, 128,2 eurokoa Bizkaian eta 110,8 eurokoa Araban. Hiriburuen artean, aldeak antzekoak izan dira, ADRa 181,9 eurokoa izan baita Donostian, 150,9 eurokoa Bilbon eta 94,9 eurokoa Gasteizen.

RevPar edo gela eskuragarriko batez besteko diru sarrerak 101,3 eurokoak izan dira 2026ko urrian EAEko hotel etablezimenduetan, hau da, joan den urteko hilabete berean baino %6,2 handiagoak.

Azkenik, urtea hasi zenetik, sarrerak %3,6 eta ostatu gauak %3,7 igo dira EAEko hoteletan 2025eko aldi metatu berarekin alderatuta. Lehen hamar hilabeteotan, batez besteko egonaldia 2,0 egunekoa izan da, iazko aldi berean izandakoaren berdina. Okupazio maila % 59,9koa izan da plazen arabera neurtuta, eta %71,9koa gelen arabera neurtuta, 2025eko aldi metatu berean baino %0,7 eta %0,2 puntu txikiagoa, hurrenez hurren.

Contador

Contenido patrocinado