BILBO, 4 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmentak %0,4 gehitu dira uztailean aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren. Aurreko hilaren aldean, berriz, salmentak %0,2 egin dute gora prezio konstanteetan, urtaro eraginak kenduta, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Salmenten bilakaera positiboa izan da urte artean elikaduran, %0,2ko igoerarekin, eta gainerako produktuetan, %0,6koarekin. Aurreko hilarekiko, salmentak %0,8 igo dira elikagaien sektorean, eta %1,1 jaitsi gainerako produktuen sektorean.
Lurraldeka, Bizkaian %1,2 handitu dira saltoki eta elikadura kate handietako salmentak uztailean aurreko urteko garai beraren aldean, eta Araban eta Gipuzkoan, aldiz, %0,9 eta %0,6 egin dute behera, hurrenez hurren. Aurreko hilarekiko, salmentak %0,6 gehitu dira Bizkaian; aitzitik, Araban %0,3 eta Gipuzkoan %0,4 gutxitu dira.
Bestalde, urteko metatuan, merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmenten indizeak %0,8ko hazkundea izan du EAEn, eta aldakuntza positiboak izan dira bi sektoreetan.
Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian %1,5eko hobekuntza izan da, baina Araban %0,2ko beherakada eta Gipuzkoan %0,1ekoa.
Azkenik, EAEko saltoki eta elikadura kate handietan okupatutako langileen kopurua %1,4 gehitu da uztailean aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,8 gutxitu aurreko hilarekiko.