Eguraldia.- Aldaketarik ez astearte honetan

Archivo - Eguzkitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 3 marzo 2026 7:05

BILBO 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, martxoaren 3an, ez dugu aldaketarik nabarituko. Berriro ere erdi mailako hodei eta goi hodei batzuk tartekatuko dira zeruan, batez ere goizean, eta arratsaldean eta gauean nahiko garbi egongo da zerua. Baliteke hauts-gandua sartzea. Ebro ibarrean lainoa edo behe-hodeiak ager daitezke eta baliteke tantaren egitea.

Hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta goizean gogor joko du ekialdean, eta arratsaldean indarra galduko du eta kostaldean eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 17 gehienez.

Kostaldean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean eki/ipar-ekialdekoa, 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bigarren partean 2 metro ingurukoak. Itsasgorak 04:36an eta 16:58an izango dira, eta itsasbehereak 10:45ean eta 22:52an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado