Eguraldia.- Bero eta hego haize zakarra larunbat honetan

Bero
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 6 septiembre 2025 7:05

BILBO 6 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, irailaren 6an, bero egingo du eta hego haize zakarra ibiliko da.

Eguzkia jaun eta jabe izango da eta hego/hego-ekialdeko haizearekin tenperatura asko igoko da; 30 graduren muga erraz asko gaindituko da, bereziki Kantauri isurialdean. Haize-bolada zakarrenak mendi inguruetan neurtuko dira, batez ere ekialdean dauden mendietan. Ebro ibarrean, goizean goiz behe-lainoa sor daiteke.

Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 35 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 36 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 34 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 31 gehienez eta Iruñean 17 gutxienez eta 33 gehienez.

Itsasbazterrean hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin eta 5ko tarteekin, eta egunaren amaieran baliteke Bizkaiko kostaldean ipar-mendebaldera egitea 3koarekin eta 4ko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:33an eta 16:45ean izango dira, eta itsasbehereak 10:30ean eta 22:53an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado