BILBO 23 Dic. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, abenduaren 24an, haize bortitzarekin hasiko dugu eguna eta fronte bat iritsiko da. Euria egingo du, batez ere egunaren bigarren zatian eta barnealdean; goizean tarteka baino ez du bustiko. Hegoaldeko haizeak oso zakar joko du eta haizeguneetan 140 km/h-tik gorako ufadak izan daitezke, eta gainontzeko tokietan 100 km/h-tik gorakoak. Egunaren bukaeran haizeak indarra galdu eta mendebaldera egingo du.
Tenperatura maximoetan ez dugu gorabehera handirik sumatuko, baina minimoek nabarmen gora egingo dute eta izotz kontuak desagertu egingo dira. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 7-8ko indarrarekin; arratsaldean baretu egingo da eta 6ko indarra hartuko du, eta gauean mendebaldera egingo du eta 4ko indarrarekin ibiliko da. Lehenengo bi milietan itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta gainontzeko tokietan itsaskia edo itsaski handia izango da. Mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bukaeran 4,5-5 metrokoak. Itsasgorak 7:45ean eta 20:21ean izango dira, eta itsasbeherak 1:30ean eta 14:08an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.