Eguraldia bihar, ekainak 24

Giro Ederra Eta Bero
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: sábado, 23 junio 2012 16:05

BILBO 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, ekainaren 24an, giro ederra eta bero. Egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, eguzkia jaun eta jabe agertuko da zeru-sabaian; tarteka goi-hodei zurixka batzuk agertuko dira, baina ez diote trabarik egingo.

Tenperaturak koska bat gora egingo du eta 25-28 graduren artean joko dute goia termometroek. Haizea ahul eta aldakor eta arratsaldean brisa leuna altxatuko da. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 28 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta arratsaldean iparraldetik finkatuko. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasosk 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 6:53an eta 18:49an izango dira, eta itsasbeherak 00:23an eta 12:33an. Uraren tenperatura 17-18 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado