BILBO 6 May. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, maiatzaren 7an, eguzki tarte gehiagoz gozatzeko aukera izango dugu eta astearte honetan baino euri askoz gutxiago egingo du.
Egunean zehar hodeiak eta urdinguneak tartekatuz joango dira. Goizean behe-hodei batzuk izango ditugu eta arratsaldean bero-hodei batzuk ager daitezke mendi inguruetan; zaparrada bakanen bat ere egin dezake, baina leku askotan ateri eutsiko dio.
Haizeak indarra galduko du eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperatura minimoak fresko samarrak izango dira oraindik, baina maximoak hiruzpalau gradu igoko dira.
Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 18 gehienez.
Itsasbazterrean mendebaldeko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:10ean eta 14:44an izango dira, eta itsasbehereak 08:21ean eta 20:33an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.