Eguraldia.- Eguzkia jaun eta jabe berriro ostegun honetan

Eguzkitsu
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 2 octubre 2025 7:05

BILBO 2 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, urriaren 2an, eguzkia izango da jaun eta jabe berriro, eta asteazken honetan baino gehiago berotuko du. Oskarbi egongo da, eta arratsaldetik aurrera goi-hodei batzuk soilik agertuko dira. Goizean-goiz lainogune batzuk ager daitezke, baina ez dira asteazken honetakoak bezain trinkoak eta iraunkorrak izango. Haize ahul eta aldakor ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da.

Tenperatura minimoak freskoak izan arren, maximoek gora egingo dute eta termometroak uda sasoiko balioetara irits daitezke. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 24gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 26 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haziea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerdi partean eki-osagaira aldatuko da 2-3koarekin, ipar-ekialdekoa nagusituz; itsaso kizkurra eragingo du, eta egunaren bigarren partean itsaso kizkurra edo itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:55ean izango da, eta itsasbehereak 07:29an eta 20:09an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado