BILBO 9 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, ekainaren 9an, eguzkia jaun eta jabe izango da eta tenperaturak gora egingo du. Eguzkitsu egongo da orokorrean; goizean goiz lainoa eta behe-hodei batzuk ager daitezke, eta arratsaldetik aurrera barnealdean bero-hodeiak garatuko dira.
Haizea aldakor ibiliko da, goizetik aurrera ekialdekoa nagusi; gauean haizea hegoaldetik finkatuko da. Barnealdeko tenperatura maximoak nabarmen igo eta zenbait lekutan 30 gradu ingurukoak izango dira; kostaldekoak baxuagoak izango dira, 23 eta 25 gradu artekoak.
Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 28 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 25 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eki-osagaia nagusi izanik, eta eguerdi inguruan ipar-ekialdetik finkatuko da, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:13an eta 16:31n izango dira, eta itsasbehereak 10:18an eta 22:38an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.