Eguraldia.- Eguzkia jaun eta jabe ostiral honetan

Eguzkitsu
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 27 junio 2025 9:01

BILBO 27 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, ekainaren 27an, eguzkia izango da jaun eta jabe, udako tenperaturarekin. Zerua oskarbi egongo da orokorrean; arratsaldean goi-hodei batzuk ager daitezke.

Tenperatura maximoek gora egingo dute eta 30 graduren bueltan ibiliko dira; Ebro ibarrean altuagoak izango dira eta kostaldean hori baino baxuagoak, brisari esker. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 29 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 31 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 31 gehienez.

Itsasbazterrean, goizean ekialdeko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta egunaren bigarren partean ipar-ekialdekoa 3-4koarekin; goizean goiz itsaso kizkurra eragingo du, eta gainerako orduetan itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:48an eta 19:05ean izango dira, eta itsasbehereak 01:19an eta 12:44an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado