BILBO 5 Sep. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, irailaren 5ean, eguna eguzkitsu dator eta tenperaturak gora egingo du.
Goizaldean behe-hodeien tarte batzuk agertuko dira eta baliteke ipar partean han-hemenka zaparrada bakanen bat egitea; behe-lainoa ere sor daiteke zenbait bailaretan, baina berehala jasoko du eta oskarbi geratuko da.
Hasieran haizea noraezean ibiliko da, baina eguerdi aldera ipar-ekialdetik finkatu eta indartu egingo da. Egunaren amaieran haizeak hego-ekialdera egingo du barnealdean.
Tenperaturak gora egingo du, batez ere barnealdean: maximoak 24-25 gradu ingurukoak izango dira kostaldean eta 27-29 gradu ingurukoak barnealdean. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 27 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 29 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, goizaren amaieran ipar-ekialdetik finkatu eta 3-4koarekin ibiliko da, 5eko tarteekin arratsaldean, eta gauean eki-osagaikoa izango da; itsaso kizkurra sortuko du, eta eguerditik aurrea itsaskirria edo itsaskia, itsaski handiko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak goizaldean 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta goizean txikitu eta 1-1,5 metro ingurukoak izango dira. Itsasgorak 03:54an eta 16:06an izango dira, eta itsasbehereak 09:50ean eta 22:15ean. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.