Eguraldia.- Erdi eta goi mailako hodeiak ostiral honetan

Archivo - Erdi mailako hodeiak
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 3 octubre 2025 7:05

BILBO 3 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziarn iragarpenaren arabera, ostiral honetan, urriaren 3an, erdi eta goi mailako hodeiak ugariak izango dira, eta kostaldean behe-hodei batzuk ere ager daitezke. Halere, ateri egongo da eta tarteka eguzkitsu egongo da. Kostaldean haizeak mendebaldetik joko du eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da denean.

Tenperatura maximoak apur bat jaits daitezke, baina minimoek gora egingo dute. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eguerdi partean ipar-mendebaldera aldatuko da, arratsaldean 2-3koarekin ibiliko da, eta egunaren amaieran aldakor geratuko da 2koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:38an eta 14:51n izango dira, eta itsasbehereak 08:32an eta 21:01ean. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado