BILBO 27 Ene. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, urtarrilaren 27an, euria egingo du berriro, batez ere egunaren bigarren zatian. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da oraindik, mendebaldean batez ere, baina goizak aurrera egin ahala indarra galduko du; gainerako orduetan aldakor ibiliko da.
Tenperatura maximoek 15 graduak gaindituko dituzte Kantauri isurialdean eta 10-12 gradu artean geratuko dira hegoaldean. Egunaren bigarren partean hozten joango da eta litekeena da eguneko minimoak azken orduetan neurtzea; orduan elur-maila 1.000 metro ingurura jaits daiteke.
Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasbazterrean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 5eko indarrarekin, eta goizean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, 3-4koarekin; itsaskirria eta itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsalde-gauean 2-2,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 11:03an eta 23:44an izango dira, eta itsasbehereak 04:36an eta 17:14an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.