Eguraldia gaur, abuztuak 20

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 20:43

BILBO, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, abuztuak 20, tenperaturak gora egingo du eta egun batzuetan gorako bideari eutsiko dio. Beroa egiten hasiko da, batez ere hegoaldean non 30 ºC-ren muga gaindituko duten balio beroenek. Ipar partean, oro har, 25-30 ºC artean mugituko dira. Goizean hodeien hondarrak egongo dira ipar partean baina ateri eutsiko dio eta gainera arratsaldean zerua txukuntzen joango da eta nahikoa garbi geratuko da.

Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 28 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan, ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da eta 3-4ko indarra hartuko du. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Itsasgora 15:08an izango da, eta itsasbeherak 08:45an eta 21:17ean. Uraren tenperatura 22-23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado