Eguraldia gaur, apirilak 9

Eguzkia eta tenperatura gora
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 9 abril 2014 7:03

BILBO 9 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, apirilak 9, eguzki giroa nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du. Ostarte ederrak ikusiko ditugu eta hodei bakan batzuk baino ez dira agertuko zeruan. Eki/ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da eta arratsalde-gauean bero-hodeiak garatuko dira, baina ez dute garrantzizko ondoriorik ekarriko.

Horrez gain, tenperatura goizean goiz hotza izango den arren, egunez goxatu eta 20 gradu ingurura iritsiko da. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 12:15ean izango da, eta itsasbehera 18:03an. Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado